Do What U Want
Do What U Want | ||||
---|---|---|---|---|
"Do What U Want" singlearen logoa | ||||
Lady Gaga(r)en abestia ARTPOP albumetik | ||||
Argitalpena | 2013ko urriaren 23a | |||
Formatua | Deskarga digitala | |||
Grabazioa | 2013 | |||
Musika mota | Synth pop, electropop, R&B | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Iraupena | 3:47 | |||
Diskoetxea | Interscope Records Streamline Records | |||
Idazlea | Lady Gaga, DJ White Shadow, R. Kelly, DJ Snake eta Martin Bresso | |||
Ekoizlea | Lady Gaga eta DJ White Shadow | |||
ARTPOP abesti zerrenda | ||||
|
"Do What U Want" (euskeraz, Nahi Duzuna Egin), "Do What U Want (With My Body)" modura ere ezaguna dena (euskeraz: Nahi Duzuna Egin (Nire Gorputzarekin)),[1][2][3] 2013ko ARTPOP albumeko Lady Gaga abeslari eta musikagile estatubatuarraren abestia da. R. Kelly-rekin batera kantatutako kolaborazio-abesti honetan, Gagak, R. Kelly-z gain, beste hainbat musika-ekoizleren laguntza jaso zuen: DJ White Shadow, DJ Snake eta Martin Bresso; hala ere, abesti-produkzio osoa Gaga berari eta DJ White Shadowri zor diegu.[4][5] Jatorrian abestia ARTPOP albumeko lehen promozio-single modura kalteratu bazen ere, 2013ko urriaren 21ean,[6] abestiak jasotako berehalako oniritzi orokorrak Interscope Records diskoetxeari "Venusen" trukean (jatorrizko ARTPOPeko bigarren singlea) "Do What U Want" albumeko bigarren single modura kaleratzera eraman zuen.[7][8]
Abestia, kritikaren arabera, Christina Aguileraren zenbait abestiekin parekatu daiteke, erritmo oso ona duen "Lady Gagaren abesti onenetarikoen" artean kokatuz;[9][10][11][12] hala, Metacritic web-orriko erabiltzaileek "2013ko abesti onenean" bigarren postuan ezarri zuten, Gaga beraren "Applause" abestiaren azpitik.[13] Bestalde, "Do What U Want" Hungariako disken salmenta-zerrendaren lehen postura ailegatu zen,[14] beste hainbat herrialdeetan (hala nola, Espainia, Kanada, Danimarka edo Erresuma Batua) lehen hamar postuetako batetan kokatu zen bezala.[15][16][17] Ondorioz, IFPIk, FIMIk zein CRIAk urrezko diskarekin saritu zuten singlea.[18][19][20][21][21] Euskal Herrian, hala ere, ez zuen lortu Top Gaztearen zerrendara ailegatzea lortu.
2019ko urtarrilaren 10ean, Lady Gagak singlea streaming-plataforma guztietatik ezabatu zuen, aireratu berri zen Surviving R. Kelly telebista-dokumentalaren ondorioz, non R. Kellyren iraganeko sexu-gehiegikeriak, 2002. urtetik aurrera, azaleratu ziren.[22][23][24] Era berean, urte bereko azaroan abestia sortu berri ziren ARTPOP-album eta -binilo guztietatik ezabatua izan zen ere.[2][25][26][27]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «https://twitter.com/ladygaga/status/1083237788663697408» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) LOS40. (2019-10-15). «Do what u want (with my body), la canción que Lady Gaga quiere ‘borrar’ de su discografía» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Lady Gaga apologizes for R. Kelly collaboration, vows to remove song from iTunes» ABC News (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Do What U Want - Lady Gaga | Credits | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Digital Booklet - ARTPOP (Clean)» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Danton, Eric R.; Danton, Eric R.. (2013-10-21). «Lady Gaga Releases 'Do What U Want'» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «Lady Gaga: R. Kelly Duet 'Do What U Want' Is Now 'ARTPOP's' Second Single» Billboard 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ Press, Europa. (2013-10-28). «Lady Gaga canta para Factor X UK, sus dos nuevos temas en directo: 'Venus' y 'Do What You Want'» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «Review: Lady Gaga - Do What U Want Single From Artpoop» web.archive.org 2013-11-05 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mejores canciones 2013» jenesaispop.com 2013-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) October 21, Amy SciarrettoPublished:; 2013. «Lady Gaga, 'Do What U Want' Feat. R. Kelly - Song Review» PopCrush (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Zafar, Aylin. «It's Official: Lady Gaga's New Song Featuring R. Kelly Is The Best Thing» BuzzFeed (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Metacritic Users Pick the Best of 2013» Metacritic (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «spanishcharts.com - Lady Gaga feat. R. Kelly - Do What U Want» spanishcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «FIMI - Federazione Industria Musicale Italiana - Classifiche» archive.is 2013-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «Lady Gaga» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «Home | IFPI» www.ifpi.dk (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «Gold and Platinum Search» web.archive.org 2013-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Gold & Platinum» RIAA (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ a b (Italieraz) «Richiedi targhetta» www.fimi.it (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ «Lady Gaga's 'Do What U Want' Featuring R. Kelly Removed from Apple Music, iTunes, Spotify» Billboard 2019-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga’s R. Kelly collaboration removed from iTunes and streaming services» The FADER (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga to remove Do What U Want from streaming services» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga removes R. Kelly collaboration "Do What U Want" from ARTPOP reissue» Consequence of Sound 2019-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Shaffer, Claire; Shaffer, Claire. (2019-10-15). «Lady Gaga Releases New 'Artpop' Version Without R. Kelly» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).
- ↑ (Ingelesez) «Lady Gaga Is Re-Releasing 'Artpop' Without Her R. Kelly Collaboration» Bustle (Noiz kontsultatua: 2020-08-21).